martes, 13 de diciembre de 2011

krabelinak



Guk 6.D-ko ikasleak, krabelin batzuk hartu genituen.
Tinte urdina, horia eta gorria erosi genuen, ondoren krabelinak tintetan sartu genituen.
Egun batzuk itxaron eta gero, hodi zirkularrak urdinez, horiz eta gorriz koloreztatuak zeuden. Hau da ura eta gatz mineralak garraiatzen dituen hodi zirkularrak, tintearen kolorea hartu zuten.
HELBURUA:
Landarearen barruan hodi zirkularrak daudela egiaztatzea.



MATERIALA:
-Krabelinak
-Ura
-Probetak
-Kolorante jangarria
PROZEDURA:
1-Krabelinak hartu eta tinte urdinean sartu genituen.
2-Beste krabelin batzuk tinte horian sartu genituen.
3-Azkenik, krabelin bati zurtoina erditik moztu genion, zati bakoitza tinte ezberdinetan sartuz
( gorria eta horia).
ONDORIOAK:
Krabelinak tinte ezberdinetan sartzerakoan, kolorea aldatu eta tintearen kolorea hartu zuten.
Horrekin baieztatu dugu zurtoinaren barruan hodi zirkularrak daudela eta hauek ura eta gatz minerala garraiatu eta banatzen dutela.
GURE HELBURUA LORTU GENUEN!!!!

Maialen eta Samy

No hay comentarios: