Gelan gaia lantzen ari gara eta bideo batzuk ikusi ditugu. Elkarrekin ikusi nahi badituzue, hemen dituzue. Bost bideo labur dira
miércoles, 28 de diciembre de 2011
miércoles, 14 de diciembre de 2011
Animalia bitxia lizunean ezkutua
Lehengo egunean inguruneko orduan mikroskopioan garbantzu bati atera zitzaion lizuna ikusten ari ginen eta bapatean animaliatxo bat aurkitu genuen. Hona hemen mikroskopioarekin grabatutako bideo hau. Ez da oso ondo ikusten baina ikusi egiten da.
martes, 13 de diciembre de 2011
klonazioa
krabelinak

Guk 6.D-ko ikasleak, krabelin batzuk hartu genituen.
Tinte urdina, horia eta gorria erosi genuen, ondoren krabelinak tintetan sartu genituen.
Egun batzuk itxaron eta gero, hodi zirkularrak urdinez, horiz eta gorriz koloreztatuak zeuden. Hau da ura eta gatz mineralak garraiatzen dituen hodi zirkularrak, tintearen kolorea hartu zuten.
HELBURUA:
Landarearen barruan hodi zirkularrak daudela egiaztatzea.
MATERIALA:
-Krabelinak
-Ura
-Probetak
-Kolorante jangarria
PROZEDURA:
1-Krabelinak hartu eta tinte urdinean sartu genituen.
2-Beste krabelin batzuk tinte horian sartu genituen.
3-Azkenik, krabelin bati zurtoina erditik moztu genion, zati bakoitza tinte ezberdinetan sartuz
( gorria eta horia).
ONDORIOAK:
Krabelinak tinte ezberdinetan sartzerakoan, kolorea aldatu eta tintearen kolorea hartu zuten.
Horrekin baieztatu dugu zurtoinaren barruan hodi zirkularrak daudela eta hauek ura eta gatz minerala garraiatu eta banatzen dutela.
GURE HELBURUA LORTU GENUEN!!!!


Maialen eta Samy
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
