domingo 14 de noviembre de 2010

FOTOSINTESIA



Egun hauetan zehar landareari buruz hitz eta lan egin dugu. Gauza asko ikasteko aukera izan dugu eta edukien artean FOTOSINTESIAREN prozesuaz mintzatu gara.


Ikaragarria da!!!


Guretzat hain garrantzitsua den oxigenoa landareak airera botatzen du hondakina izango balitz bezala.

Fotosintesia burutzeko hainbat osagai behar dira:Ura, gatz mineral, karbono dioxidoa (CO2) eta eguzkiaren energia. Sustrailetako ile xurgatzileen bidez ura eta gatz mineralak jasotzen ditu eta landare guztian zehar banatzen du tutu berezi batzuen bitartez.Ura eta gatz mineralak izerdi landugabea osatzen dute.Airean dagoen karbono dioxidoa (CO2) estoma izeneko zulo batzuen bitartez hartzen du.Izerdi landugabea eta karbono dioxidoa (CO2)elikagaia sortzen dute. Hori gertatzeko eguzki energia behar dute eta horretarako klorofila izeneko elementua dute. Klorofilak eguzki energia harrapatzen du eta elikagaia sortzen da eta landare guztitik zehar banatzen da.

Hemen behean doakizue bideotxo bat informazio gehiagorekin. Ea gustatzen zaizuen!!!




1 comentarios:

Imanol Peso Aldaco dijo...

Oso ondo explikatzen du nola burutzen den fotosintesia, eta ze zatiak dauzkan.
Ni bideoa ikusi dudanean barrukoa nola den ikusi dut, eta bertan hodi zurkarra eta liber hodiak ikusi ditut.