miércoles, 20 de octubre de 2010

EGUNA ASMATUKO AL DUZU?


Arquimedes, behin, herri txiki batera heldu zen. Bertako biztanleek astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan bakarrik egia esaten zuten.
Gainontzeko egunetan, ordea, gezurretan aritzen ziren.
Arquimedesek asteko zer eguna zen ez zekienez bertako bati galdetu zion:
Zer egun da gaur?
Larunbata erantzun zion besteak.
Eta bihar?
Bihar asteazkena.
Elkarrizketa honen ondorioz, Arquimedesek asmatu zuen asteko eguna.
Eta zuk? Zergatik?

No hay comentarios: