domingo, 14 de noviembre de 2010

MATEMATIKA ETA AZALERAK


Hona hemen burua hausteko ariketatxo bat. Ea zein asmatzen duen!!

Erantzunak ikusi ondoren gelan komentatuko ditugu.

Ekin lanari! Beharbada laguntza eskatu beharko duzue.

Ariketa:

Gure etxeko balkoiak baldosak ditu, 4x3 dm-ko 10 baldosa guztira.

Baina baldosak zaharkituta daudenez, aitak baldosa berriak jarri nahi ditu.
Merkatuan, diseinu berarekin, beste tamaina batekoak bakarrik daude, 2x5 dm-
koak, hain zuzen.

Adierazi zein den baldosa kopuru minimoa gure etxeko balkoirako.

miércoles, 20 de octubre de 2010

EGUNA ASMATUKO AL DUZU?


Arquimedes, behin, herri txiki batera heldu zen. Bertako biztanleek astelehen, asteazken, ostiral eta igandeetan bakarrik egia esaten zuten.
Gainontzeko egunetan, ordea, gezurretan aritzen ziren.
Arquimedesek asteko zer eguna zen ez zekienez bertako bati galdetu zion:
Zer egun da gaur?
Larunbata erantzun zion besteak.
Eta bihar?
Bihar asteazkena.
Elkarrizketa honen ondorioz, Arquimedesek asmatu zuen asteko eguna.
Eta zuk? Zergatik?