miércoles 28 de diciembre de 2011

HAURTZAROTIK NERABEZARORA

Gelan gaia lantzen ari gara eta bideo batzuk ikusi ditugu. Elkarrekin ikusi nahi badituzue, hemen dituzue. Bost bideo labur dira









miércoles 14 de diciembre de 2011

Izaki bizidunak

Izaki bizidunak funtzio ezberdinak betetzen dituzte:


-Jaten dute, arnasa hatzen dute.


-Inguruarekin harremanetan jartzen dira.


-Ugaltzen dira, hau da, umeak dituzte.


Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude. Batzuk zelula bakarrak dira eta besteek zelula asko dituzte.

IKER G. eta lDOIA 6D

Animalia bitxia lizunean ezkutua

Lehengo egunean inguruneko orduan mikroskopioan garbantzu bati atera zitzaion lizuna ikusten ari ginen eta bapatean animaliatxo bat aurkitu genuen. Hona hemen mikroskopioarekin grabatutako bideo hau. Ez da oso ondo ikusten baina ikusi egiten da.


LANDAREAREN ZATIAK

landarearen zatien gehigarriak:
Unai eta Yeray

HOSTO BILDUMA EGITEKO
HOSTOAK NOLA LEHORTU

-Gutxienes 30 hosto hartu behar dira.
-Hostoak egunkari batean sartu behar dira, beraien artean lekua utziz.
-Bi aste pasa ostean berriz begiratu behar dira.
-Egunkariz behin aldatu behar dira.
-Azkenik hosto horren inguruan informazioa duen paper batean itsatsi behar dira.Horrela hosto bilduma osatua geldituko da.

Luiz eta Gaizka 6.D

martes 13 de diciembre de 2011







HAZIAK ETA LOREAK


Gelan lore batzuk hartu eta aztertu egin ditugu. Gure helburua lorearen atalak bereiztea eta haziak aztertzea zen,honetarako loreak, haziak eta mikroskopioak erabili ditugu. Prozedura hau jarraitu dugu:

Hasieran lorea kanpotik aztertu dugu. Pistiloa eta estaminea ikusi ditugu, pistiloa behealdean dagoen bolatxo berdea da eta estaminea goialdean dagoen gauzatxo txikia. Ondoren fruitua, borobila, berdea barrutik ikusi dugu, barruan bolatxo txuri bat dauka, hazia. Mikroskopioan estaminearen polena ikusi dugu, hauek bolatxo hori txikiak dira, anterari itsatsirik zeuden. Pistiloa mikroskopioan begiratzerakoan ez zen gauza berezirik ikusten, baina gehiago hurbildutakoan obulutegia ikusi dugu, bi zatitan banaturik zegoen.

Lorea utzi eta, eta babarrun hazia hartu dugu. Sustraiak ikusi ditugu,ile xurgatzaileak ere. Hostoak ateratzen ari zaizkio.Ondoren lenteja hazia hartu dugu, txikiagoa zen. Sustraiak, hostoak, zurtoina eta ile xugatzaileak bereizi ditugu.

Ondoren lizuna zeukan garbantzo hazi bat hartu dugu, mikroskopioaren bidez animaliatxo txiki bat ikusi dugu, har bat.

Prosezuan zehar argazkiak eta bideoak ikusi ditugu.


Zuen gustokoa izatea espero dut!!


Maider

Zelula eta Mikroskopioa

Duela 300 urteTamaño de fuente zientzialarientzat garrantzi handiko tresna bat asmatu zuten, mikroskopioa.
Lehen erabiltzaileen artean Zacharias Janssen (1590) eta Galileo Galilei (1609) aipatzen dira. Anton van Leevwenhoek mikroskopio optiko sinplea asmatu zuen 1674an eta Ernst Ruskak mikroskopio elektronikoa 1931an.
Tresna hori leiar bat edo gehiagoz osaturik dago

Zelula bizitza duen gauzarik txikiena da. Hiru funtzioak betetzen ditu:Nutrizioa,harremana eta ugalketa.
Betetzen duten funtzioaren arabera era ezberdinekoak dira.

Eloy eta Aritz